Letra zopak

Lugorri

Zintzotasunez eta maitasunez emandako fruitu eta uzta guztien ondoren, ondo merezitako atsedena eman behar zaio lurrari; hori da lugorri, eta aurrerantzean izen honekin ezagutuko duzue sortu berri den taldea. Oso argi daukagulako orain arte egin den nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboei eta elikagaien industriari atsedena, betirako ahal bada hobe, eman behar zaiola. Hain emankorra den gure lurrak beste tratu bat merezi duelako. Helburua, besteak beste, produktu ekologikoak jatea, freskoak eta bertakoak. Hemen lor ditzakegunak, inora joan beharrik gabe. Olioa, laranjak, ogia… jada hasi gara erosten eta elikagai osasuntsuak irensten!

Guaixek eskaintzen digun aukera hau gustu handiz hartu dugu; zutabe hau dinamikoa izango da, inoiz ez aspergarria eta denetarik egongo da: nekazaritzari buruzko informazioa, transgenikoen gainekoak, errezetak, ekologia eta bibliografia, baratzerako garaiko landaketak, ipuinak eta abar.

Ludikoa eta alaia, alaitasunez sortzen den guztiak alaitasuna dakarrelako. Ostiralero elkartzen gara, Mank-en egoitzaren ondoan dagoen lokal batean, eta nahi duen guztia gonbidatuta dago gure bidea, autogestionatua, nola jarraitzen dugun ezagutzera eta parte hartzera!

Aurkezpenak alde batera utziz, gaur baratxuriari buruzko bitxikeria bat kontatuko dizuegu.

Urtarrilean gaude eta erdaraz esaten den bezala… “la mengua de enero no se le pasa al ajero”. Adi egon baratzezainak, baratxuriak ezin ditugulako baratzetik at utzi! Orain dela lau mila urte baino gehiagotik dago baratxuria gurekin, baina berez, Asia Erdialdekoa da. Ez da soilik sukaldatzeko erabiltzen, sendabelar bikaina da eta betidanik erabili izan da osasun kontuetarako: intsektuen ziztada sendatzeko, diuretikoa, digestio aparatuarentzat oso ona eta abar.

Askok ez dute jaten ahotik ateratzen den kiratsa oso nabarmena delako; ba, badago zer egin gure hatsa, baratxuria jan ondoren, gozoa izan dadin edo behintzat ez hain fuertea! Labanarekin txikitu beharrean, baratxuria kolpatu behar da eskuarekin edo mortairuan txikitu.

Ondo izan eta on egin!

Lugorri taldea.

Zer da konposta?

10/04/01

Udaberria gertu daukagu eta gure baratzak eguzkiaren eta euriaren zain daude, hauen beroa, energia eta elikagaia jasotzeko. Orain lana daukagu lur saila poliki-poliki martxan jartzen, eta momentu aproposa izan daiteke —ea zer iruditzen zaizun— konpostero edo konpostategi bat egiteko.

Oso erraza da: palez egindako kaxoi handi bat edota lurrean egindako zulo bat erabil daiteke konposterotzat. Hau egiteko irudimena landu ezazu eta erabili gertu dauzkazun elementuak. Gogoratu gauza sinpleak konplexuak baino efektiboagoak direla, eta gainera birziklatutako materiala erabiltzen baduzu, ba askoz hobe!!

Geroz eta zabor gehiago biltzen zaigu etxean eta egungo birziklapen sistema ez da nahikoa izaten sortzen ditugun hondakin zikin guztiak garbitzeko. Baina proposamen honekin, guk ekoiztutako hondakin organiko guztiak aprobetxatuko genituzke, eta aldi berean bi helburu hauek bete: zabor gutxiago sortu eta lurra elikatu.

Azken finean, baratzean landatzen ditugun plantak ez dute guk emandako elikagairik behar, hauek hazi behar diren lurra da alimentua behar duena. Gure esku dago maitasunez eta ongarri ekologikoz elikatzea edota bestela pozoiez beteriko produktuak erabiltzea.

Konposta nola egin azaltzeko, liburu bat gomendatzen dizuet, gaian aditua den baten esperientzia eta jakituria baino hoberik ez baitago.

Liburua: “Cómo hacer un buen compost”, Mariano Bueno Bosch idazlearena da eta editorea “La Fertilidad de la Tierra” aldizkaria da.

Ondorengo liburu hauek ez dizute soilik konpost on bat egiteko tresnak emango, haratago eramango dute zure jakin mina. Lurrarekin senti dezakezun harmoniaz hitz egingo dizute, eta baratzean zuk egiten duzunaren eragin zuzenaz ohartuko zara, horren kontzientzia hartuz. Zoritxarrez, plagarik suntsitzaileena gizakiok baikara.

El huerto biológico”, Claude Aubert, Ed. Integral.

Biodinámica: guía práctica. Para uso de agricultores y aficionados” Pierre Masson, Ed. “La Fertilidad de la Tierra”.

On egin!

LUGORRI TALDEA

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: